Abadiako Jauregia

Abadiako Jauregia irudia

Hendaiako itsaslabarren gainean dago Abadiako Jauregia, Santa Ana muturraren eta Ondarraitz hondartzaren ondoan. Anton Abadiak eraikiarazi zuen 1860 eta 1870 artean eta hortik datorkio bere izena.

Anton Abadiaren 1865eko aurrekontu batean, gaztelua egiteko 172.887 libera gastatu beharko zituela aurreikusi zuen (altzariak kontuan hartu gabe). Baina bera hil aurretik, Anton Abadia berak gaztelua eta lur sail guztia Frantziako Zientzia Akademiari utzi zizkion.

Guk zorionez, berari esker, jauregi liluragarri hau ikusteko aukera dugu Euskal Herriko bazter txiki honetan.

Scroll Up