Bardeak

Bardeetako irudia

Bardea Nafarroako eskualde natural zabala da, basamortu itxurakoa, 41.845 hektareako eremua hartzen duena. Landaredia askorik ez dagoenez, urak azkar eta sakon higatu ditu bertako buztinezko geruza marroixkak.

Edertasun izugarria duen parke hau UNESCOk Biosferako erreserba izendatu zuen. Bisitatzen den aldi bakoitzean harritzeko moduko sorpresak eskaintzen dizkigu leku honek

Parke natural hau goizeko zortziretan irekitzen da eta eguzkia sartu baino ordubete lehenago ixten dute. Informazio gehiago hemen

Scroll Up