Gaztelugatxe

Gaztelugatxeko irudia

BERTARA JOATEKO ERRESERBA EGITEA BEHARREZKOA DA (bertan dituzu bete beharreko datuak)

Gaztelugatxe Bermeon dagoen arrokazko uhartetxo bat da eta bertako baselizara iristeko dagoen modu bakarra bertako eskailerak igotzea da; 241 eskailera daude guztira. Bisitatzeaz gain kirola egiteko modu ezin hobea!

Gaztelugatxeko irudia

Lehen esan bezala Gaztelugatxera joateko erreserba egin behar da eta hori “Game of Thrones” serie ospetsuan agertu zelako izan zen. Serie horretan agertu zenetik asko handitu zen leku eder hau bisitatzera joaten zen jende kopurua, baina gune babestua denez, bertara gerturatu zitekeen jende kopurua mugatzea erabaki zuten, betiere, doakoa izatetik utzi gabe.

Scroll Up