Irunberriko arroila

Irunberriko arroilako irudia

Irunberriko arroila, izenak dioen bezala, Irunberri udalerriaren alboan kokaturik dagoen arroila da, Iruñatik 35 kilometrotara. Arroila motza izan arren (1km luze eta 150-400 metro arteko altuera), oso interesgarria den haitzebakia da, Irati ibaiak bertako denbora luzez kareharria higatu ondoren eratu duena.

Aitortu beharra dugu orain dugun zortea ez zutela garai batean izan; garai batean, XX. mendera arte (Zangotza eta Iruñea lotzen zituen trenbidea eraiki zuten arte), ezinezkoa zen hara iristea. Gaur egungo bidea, antzinako trenbide horri esker dugu. Ezingo duzu aukera hau galdu ezta?

Scroll Up