Kakuetako arroila

Kakuetako arroila irudia

DENBORALDI BATEZ ITXITA DAGO

Kakuetako arroila Santa Grazin kokatutako haitzebakia da, inguruko ikusgarrienetarikoa. Uhaitxa ibaiak 15.000 urteetan eragindako higaduraren onodrioz sortutako arroila da Kakuetako arroila eta bi kilometro inguruko luzera du, pareten altuera puntu batzuetan 350 metrokoa izatera iristen delarik.

Kakuetako arroila irudia

Arroila oso estua dela esan beharra dago, batzuetan bi hormen artean 3 metrotako zabalera besterik ez dago. Baina hala eta guztiz ere, turismorako guztiz prestaturik dago. Hori dela eta, edozeinek bisita dezake arroila. Dena dela, bisitatu ahal izateko, sarrera ordaindu beharra dago. Baina zoritxarrez, hasieran ikusi duzun bezala denboraldi batez itxita dago.

Scroll Up