Kontxako badia

Kontxako badiaren irudia

Kantauri itsasoan dagoen badia txikitxo bat da kontxako badia; Donostian dago hain zuzen. Kontxako hondartza Ondarreta hondartzaren ondoan dago eta bi hauek maskor baten itxura sortzen dute. Bi hondartza hauen parean Santa Klara uhartetxoa dago .

Kontxako badiako irudia

2019an munduko 4. hondartzarik hoberena zela izendatu zuen “Travellers’ Choice Hondartzak”, TripAdvisor-en sarietan, eta Europako hoberena zela. 2020 ean aldiz 15. postura jeitsi zen baina, hala ere, postu ezin hobea da.

Munduko 25 hondartza hoberenak

Kontxako estropadako irudia

Bestalde, nork ez du inoiz Kontxako Estropadari buruz ezer entzun? Kontxako Estropadak traineruen olinpiadak direla esaten da. 1879an jokatu zen lehenengo aldiz eta 124 edizio izan ditu denera. Emakumeak 2008an hasi ziren bertan lehiatzen. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, beraz gertu bazaude, ez pentsatu bi aldiz eta gerturatu zaitez!

Hurrengoa →

Scroll Up