Larraine

Larraine irudia

Larraine udalerria oso menditusa da: Orhi, Belozkarre, Salhagaina eta Barazea mendiak udalerri honen lurraldean daude besteak beste. Zuberoako udalerririk handiena dela ere esan dezakegu 126,8 km²-rekin.

Nahiz eta aurtengo egoeraren ondorioz oraindik ez dakiten egiteko aukerarik izango duten ala ez, urtero Zuberoan maskarada ospatzen da, Zuberoako neguko inauteriak direnak. Urtero herri desberdin bateko gazteek hartzen dute bertan antzezteko ardura eta kantu, bertso eta dantzak dira protagonistak ikuskizun hauetan. Ondorioz, aukera izanez gero, hau ikustea oso interesgarri eta polita izan daiteke.

Scroll Up