Oliteko gaztelua

Oliteko gaztelua irudia

BISITA GIDATUAK EGON OHI DIRA

Oliteko gaztelua, izatez, Erriberriko Errege Jauregia edo Erriberriko gaztelua, Nafarroako errege eta erreginaren egoitza izan zen erresuma Gaztelarekin batu zen arte (1512). Erdi Aroan Europan egondako gaztelurik luxuzkoenen artean zegoen Oleitekoa. Harritzekoa ez den bezala, Nafarroako kultura ondasun bezala izendatua dago.

 “Ziur naiz ez dagoela jauregi eta gaztelu ederragorik duen erregerik, ezta urre koloreko horrenbeste gelarik duenik ere”

XV. mendeko alemaniar batek egunkarian argitaratutakoa
Oliteko gaztelua irudia

Jauregia eraikitzerakoan ez zuten proiektua “osorik” egin; mendeetan zehar eginiko etengabeko lanen emaitza da gaur egungoa. Gaur egun hiru zatitan dago banatuta jauregia: jauregi zaharra, San Jurgi kaperaren hondakinak eta Jauregi Berria

Esan beharra dago, askok “gaztelua” deitzen badute ere, gaztelua baino gehiago jauregia dela.

Oliteko gaztelua

Gaztelu hau bisitatzeko modukoa da, gutxitan ikusten dira horrelako jauregiak eta ez dugu bertatik harrituta atera ez den inor ezagutzen. Zu ez zara jauregi hau ikusi gabe geratuko ezta?

Scroll Up