Ospitalepea

Ospitalepeko irudia

Herri xarmangarria dugu Ospitalepea. Haranbeltzeko basoaren zati bat herri honen parte da eta bertatik errekatxo bat ere pasatzen da.

Herri honetako berezitasunik handiena Ospitalepeko eliza da, horri esker da ezaguna herritxo hau. XII.mendean izan zen eraikia eta 1888an Frantziako monumentu historiko bilakatu zen. Aurrerago 1998an UNESCOk gizarteriaren ondare izendatu zuen.

Baina eliza honen funtzioa hasieran oso bestelako zen: Donakuaje Bidean zihoazen erremesentzat eraikitako ospitale baten zatia zen. Gaur egun arte zutik iraun duen bakarra da.

Horiek ez al dira nahikoa arrazoi herritxo hau bisitatzeko?

Scroll Up