San Juan

San Juango irudia

San Juan Pasaian dagoen herri bat dela esan dezakegu. Pasaia lau barrutiz osatuta dago: Pasai San Juan, Pasai Antxo, Pasai San Pedro eta Trintxerpe. Baina lauetatik ikusgarriena San Juan da. Bertara iristeko modu berezi bat San Pedrotik motorrean pasatzea izango litzake (itsasontziz).

Herri berezia dela esan dezakegu bere kale estuak ikusita. Ziur gaude horrelako herri gutxi ikusiko zenituela!

San Juanen etengabe mendiko ura dakarren iturri bat aurkitu dezakegu; “iturrixarra” deitzen diote bertakoek. Garai batean etxeetan urik ez zegoenez, bertatik hartzen zuten ura. Oinez ibili ondoren mendiko ur fresko-freskoa edatea aukera ezin hobea da!

San Juango Bateleren irudia

Goizean goiz joanez gero, seguruenik San Juango batelerak edo gizonak entrenatzen ikusteko aukera izango duzu! Garai batean Batelerak ziren gaur egungo motorrak egiten duen lana egiten zutenak eta arrauneko grin horrek urteetan zehar iraun du.

Scroll Up