Zumaiako Flyscha

Zumaiako flyscharen irudia

13km luzeera duen itsaslabar berezi bat da Zumaiako Flyscha eta Zumaia Deba eta Mutriku hartzen ditu barne.

Flyschak Iraganeko lur geruzak dira, denborarekin bertikalki jarri direnak. Honi esker dinosaurioak bizi ziren garaian meteorito bat erori zela ere ikusi dezakegu! Harrigarria ezta?

Zumaiako flyscharen irudia

Flyschetara joateko garairik onena, marea biziak daudenean da, marea behean dagoenean flyschetako fauna eta flora ikusteko aukera ematen baitigu. Hala ere ezin dugu ahaztu babestutako leku batean dagoela eta ondorioz, ezin dugula bertako ezer lekuz aldatu edota zikindu.

Zumaiako flyscharen irudia

Gainera bisita gidatuak ere egin ohi dira eta baita itsasontzitik flyschak ikusteko txangoak ere. Ondorioz, aukera izanez gero animatu zaitez eta disfrutatu Euskal Herriak ematen digun altxor honetaz!

Ikusi zeintzuk diren datozen txangoak

Scroll Up